Abestia - Maiatzean Meatzean

Klikatu hemen abestia entzuteko edota gordetzeko.

IBILALDIKO KANTUA AUKERATZEKO BOZKATZE EPEA ZABALIK!

Esker mila gure partetik abestiak aurkeztu dizkiguzuen talde guztiei, benetan! Oso pozik hartu ditugu zuen doinuak, eta baita guzti guztiak entzun ere.

Espero genuena baino harrera hobea eduki du gure lehiaketak, Euskal Herriko hainbat txokotatik heldu zaizkigu doinuak, 26 guztira.

Hemendik aurrera, epaimahaiak itxura aldatzen du eta zuen etxeetatik, zuek guztiok botu emateko aukera duzue!

Aukeratutako bost taldeen doinuak entzungai dituzue, beraz, aukeratu gehien gustatzen zaizuena eta eman botu, Urtarrilaren 30a arte daukazue aukera.

Otsailaren 1ean ezagutaraziko dugu irabazlearen izena, eta hortik aurrera 2012ko Ibilaldiak edukiko du abestia.

Azken txanpatik kanpo geratu diren taldeei, eskerrik asko eta zorte on, euskal musikak etorkizun oparoa duela erakutsi diguzue, eta nahi izatekotan, leku bat izango duzue Maiatzaren 27an.

 

ESKERRIK ASKO GURE LEHIAKETAN PARTE HARTZEA ERABAKI DUZUEN GUZTIEI!

Asko izan zarete gure deiari erantzun diozuenak, Euskal Herriko bazter guztietatik jaso ditugu abestiak, Hego Euskal Herriko lurralde guztietatik heldutako doinuak dauzkagu.

Amaitu da abestiak bidaltzeko epea eta orain guri dagokigu lana. Aste honetan bilduko dira epaimahaikideak aukeratutako abesti eta taldeen berri emateko. Sare sozialetan dagoeneko publikatu dugunez, Gaizka Salazar Gatibuko kidea, Mikel Arronategi Ken Zazpi taldeko kidea, Iņigo Muguruza kantaria eta Baga Biga musika ideiak enpresako kide bat izango dira epaimahaian Ibilaldiko Kultur Batzordeko zenbait kiderekin batera.

Aste honen amaieran gure esku artean aukeratutako taldeen izenak izatea espero dugu, eta aste honen amaieran interneten igotzen saiatuko gara. Epeak batzuetan atzeratu daitezkeela badakigu, hortaz, jakin, gehienez jota Urtarrilaren 24an interneten eskegita egongo direla aukeratutako kantuak, eta orduan jakinaraziko dizuegu noiz arte edukiko duzuen botu emateko aukera. Bihotzez mila mila esker gure lehiaketa honetan parte hartzea erabaki duzuen guztiei!!

* Aldats
* Alper Gate
* Basaki eta Ion Barrocal
* Bezain
* Bikoizten
* Boys of Birle
* Damudot
* Dsaust
* Emon
* En Tol Sarmiento
* Eratu
* Erdu
* Haitzama
* Haxotz
* Herri Oihua
* Joxpa
* Kale Gorrian
* Larregi
* Materia Gris
* Nabil
* Nimm
* The Uskis
* Smoking Hill
* Usteak Ustel


Ibilaldia 2012 abesti lehiaketa martxan da

Itxaropena ikastolak eta Ibilaldia Elkarteak antolatutako musika-lehiaketa honetan euskara eta teknologia berriak uztartzen dira, talde euskaldunen jarduera sustatuz.

Sari garrantzitsuak egongo dira eta lehiaketak bi fase izango ditu.

Lehenengo fasean gehienez 5 abesti aukeratuko ditu antolatzaileak. Bigarren fasean, sare sozialen edota web gunearen bidez herri bozketa irekia egingo da irabazlea nor den jakiteko.

Animatu eta bidali Ibilaldi 2012ko kanta 2012ko urtarrilaren 12a baino lehen!

Parte hartzeko baldintzak hauek dira: Ibilaldia 2012 Abesti Lehiaketa.pdf