Bost ikastolen jaietako informazio guztia eskuko telefonoentzako gida baten bateratu dugu. Gida hau zure mugikorrera jaisteko bide desberdinak dituzu, beraz animatu zaitez eta ikastolen jaietara etorri baino lehen, izan eskura informazio baliagarri hau! 

Zure ordenagailuan ikusi

Nahi baduzu, eskuko telefonora jaitsi aurretik, zure ordenagailuko pantailan ikusteko aukera errezten dizugu honako loturan sartuta:

   Ordenagailuan ikusteko kliklatu hemen

Ikastolen Gida eskuko telefonora jaisteko bideak

1. Bluetooth bidez 

Ikastolen Gidaz gainera, jai bakoitzaren kanta eta logoa ere jaitsi ahal izango duzu mugikorrera.

• Non - Zelan: Ibilbidean zehar kokatuko diren Bluetooth Informazio guneetan. Lehenago ere jaisteko aukera izango duzu Bermeoko Ibilaldiko dendan.
• Kostua: Doan.
• Jarraibideak: 
     1. Piztu Bluetooth-a zure eskuko telefonoan. 
     2. Itxaron segundo batzuk. 
     3. Baieztatu mezua eta jaitsi ezazu gida. 
          Eskuko telefono ereduaren arabera karpeta desberdin baten gordeko da gida; aplikazioak, jokuak, irudiak, jasotako artxiboak… 
     4. Behin gida zure eskukoan gorde denean, hor izango duzu, jokua balitz, nahi duzunean zabaldu eta erabiltzeko. 
     5. Ez baduzu eskaintzarik jasotzen, beharbada zure telefonoa ez da bateragarria izango, kontsultatu bateragarritasunak.
* Bluetooth-bateragarritasunak: 
     • Denak, edo ia denak: Nokia, Motorola, Sony-Ericsson, HTC 
     • Bat edo beste: Siemens, Samsung, Pocket PC (PDA), LG 
     • Bat edo beste/bat ere ez: Sharp, Blackberry, Android, iPhone
2. Internet Mugikorraz  http://ikastolak.batuin.mobi
• Non - Zelan: Edonon zaudela, sartu zure eskuko telefonoaren nabigatzailean e-helbide hau: http://ikastolak.batuin.mobi eta zure mugikor ereduarentzako gida bateragarria jaitsiko duzu.
• Kostua: Zure operadorearekin adostua duzun konexio-kostuaren araberakoa.
• Jarraibideak: 
     1. Zabaldu zure eskuko telefonoaren nabigatzailea eta sartu honako e-helbidea: http://ikastolak.batuin.mobi
     2. Zure mugikorraren eredua aukeratu. 
     3. Bertsio gomendagarria aukeratu 
     4. Aukera baieztatu eta jaitsi gida zuzenean mugikorrera. 
     5. Ez baduzu eskaintzarik jasotzen, beharbada zure telefonoa ez da bateragarria izango, kontsultatu bateragarritasunak.
* Beharrezkoa da GPRSa aktibo izatea.
3. Ordenagailutik eskuko telefonora

Ordenagailutik jaisteko klikatu hemen

• Non - Zelan: Lotura honen bidez zure ordenagailura gidaren artxibategia (.jar) jaisteko aukera izango duzu, hemendik, gero, zure mugikorrera pasatzeko.
• Kostua: Doan.
• Jarraibideak: 
     1. “Ordenagailutik jaisteko klikatu hemen” loturan sartu jaitsiera orrialdera joateko . 
     2. Web orrialde honetan zure eskuko telefonoarentzako eredua aukeratu eta jaitsi artxibategia (.jar) zure ordenagailura. 
     3. Ordenagailuan duzula, Bluetooth bidez edo datu kable baten bidez zure mugikorrera pasatu.
4. Pasatuiozu lagunen bati ”Zabaldu” aukeraren bidez
• Non - Zelan: Gida jaisten duzunean, menu nagusian aukera hau izango duzu, lagunen bati Ikastolen gida bidaltzeko.
• Kostua: - Bidaltzen duenarentzat: SMS arrunt bat . 
               - Jaitsiera egiten duenarentzat: operadorearekin adostua duen konexio-kostuaren araberakoa..
• Jarraibideak: 
     1. Gida zabaldu eta aukeratu, Menu Nagusian “ZABALDU” aukera . 
     2. Bertan azaltzen zaizun laukitxoan zure lagunaren telefono zenbakia idatzi. 
     3. Baieztatu bidalketa eta segituan URL lotura bat jasoko du gida jaitsi ahal izateko.