
Ibilaldia zita garrantzitsua da aurten, eta Ibiltxok merezi duen arreta izan dezan, Inauterietan beragaz mozorrotzea erabaki dugu.
Otsailaren 18an, larunbata, Ikastolako haur eta familiak Ibiltxorekin ibiliko gara Trapagako kaleetatik, Trapagako biztanle guztiak Ibilaldiaren zurrunbiloan sartu daitezen.
Izena ematea Ikastolan, ANIMATU!

Basaki taldea izan da garaile. Azken txanpara heldutako taldeen arteko lehian irabazlea hautatzeko interneten eskegitako botu orrian 5800 botu baino gehiago jaso ditugu eta boruen %38ª lortuta irabazi du BASAKI taldeak garaipena.
Urbiletik jarraitu dio bide honetan Larregi taldeak, baina azkenean leioaztarrak Lemoakoen aurretik geratu dira.
Maiatzean Meatzean abestia Otsailaren 1ean aurkeztuko da.
Esker mila botu eman duzuen guztiei!
Lehenik, Ongi Etorri Ibilaldiak interneten duen txoko honetara, eskerrik asko guri buruz apur bat gehiago jakin nahi izanagatik!
Dagoeneko aukeratu ditugu azken txanpan lehiatuko diren 5 taldeak: Nabil, Larregi, Boys os Birle, The Uskis eta Basaki eta Jon Barrokal. Ez da lan erreza izan, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin parte hartu nahi izan duten talde guztiei, bihotzez mila esker!
Gustuko duzuen abestiaren alde bozkatzeko, ezkerreko menuan "ABESTIA" ipintzen duen laukia duzue, klikatu gainean eta zuzenean sartuko zarete abestiak entzungai dauden orrialdera.
Besterik gabe, zabaldu zure lagunen artean eta ea ahalik eta jende gehienak bozkatzea lortzen dugun!
Asobal ligan jokatzen duen Helvetia Anaitasunak Trapagako taldearen aurkako eskubaloi partida jokatuko du. Trapagarango Udal Kiroldegiak eskubaloi partida bikaina hartuko du Ibilaldiaren alde. 3€-ko sarreraren truke, nahi duen orok Helvetia Anaitasuna Asobal ligako taldea eta Trapagako eskubaloi jokalariak aurrez aurre ikusteko aukera izango du. Partida datorren Urtarrilaren 20an jokatuko da arratsaldeko 19:30etan.
“Harrizulatzaileen hastapenak” izenburupean hitzaldia emango du Javier Santamariak
Ibilaldiko Kultur Batzordeak gonbidatuta, datorren Urtarrilaren 25ean hitzaldia emango du Javier Santamariak Trapaga eta inguruetan hain garrantzitsuak izan diren harri-zulatzaileen historiaren inguruan.
Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Ikastolan.
Animatu eta parte hartu!
2012ko Maiatzaren 27an arratsaldeko 18:00etan Itxaropena Ikastolan Renault Sareak eskainitako Dacia Duster autoa zozketatuko da. Dagoeneko hasi gara auto horren zozketan parte hartzeko txartelak saltzen. Durangon hainbatek hartu zenituzten, eta datozen asteotan ere erosteko aukera izango duzue, ikastolako famili guztiek tako bana daukate, eta Bizkaiko beste ikastoletara ere helduko dira txartelak.
1.5€-ren truke agian autoa irabaz dezakezue. ANIMA ZAITEZTE!

Aste honetan bertan, eta Ikastolak Eroskirekin egindako akordio bati esker, Ibilaldiko materiala Max Center komertzial gunean saltzen hasi gara. Datozen hilabeteotan agian beste zentro batzuetan ere egongo gara, agian Ballonti, Gernika eta Eroski kateak dituen beste gune komertzial handietan ere. Aukera berria duzue gure materiala erosi eta zuen ezagun eta lagunak ere materiala eros dezaten animatzeko.
Helbidea:
MaxCenterOrdutegia
Astelehenetik Larunbatera 10:00h / 22:00h.Itxaropena ikastolak eta Ibilaldia Elkarteak antolatutako musika-lehiaketa honetan euskara eta teknologia berriak uztartzen dira, talde euskaldunen jarduera sustatuz.
Sari garrantzitsuak egongo dira eta lehiaketak bi fase izango ditu.
Lehenengo fasean gehienez 5 abesti aukeratuko ditu antolatzaileak. Bigarren fasean, sare sozialen edota web gunearen bidez herri bozketa irekia egingo da irabazlea nor den jakiteko.
Animatu eta bidali Ibilaldi 2012ko kanta 2012ko urtarrilaren 12a baino lehen!
Parte hartzeko baldintzak hauek dira: Ibilaldia 2012 Abesti Lehiaketa.pdf
Ibilaldia 2012ko aurkezpen ekitaldia urriaren 6an egin zen. Kostaldean bi urte egon ondoren eta Ondarroako haize indartsuak aprobetxatuz, Trapagarango meatzetako bazter guztiak ikastolaz eta euskaraz busti nahi ditugu. Trapagaranen Ibilaldia ospatuko den bigarren aldia da eta sare sozialen garrantzia islatu nahi izan da leloan. Ekintzetan ere, hau nabarmena izango da eta sorpresa ugari izango ditugu.
Berriketan.info sare sozialean eta Facebooken jada abian daude Ibilaldia 2012ren profilak.
Ibiltxo, ibilaldiko maskota, dagoeneko ikastolan dago. Berde kolorekoa, begi handia eta eskuan inguruko meatzarien lanabesa du. Gurekin batera lan egitera etorri da, jairik jai ibiltzera, material salmentan laguntzea, ekintza kulturaletan egotea.
Bidai luze baten ondoren Ikastolako patioan lurreratu zen bere espaziuntzian. Nekatuta baina lan egiteko prest agertu da eta ikasle guztiak agurtu ondoren, aurkezpen ekitaldi ofizialean ere ikusteko aukera izan genuen Ibilaldia, Ikastola eta udaleko ordezkariekin batera. Ongi etorri Ibiltxo!