Bi helburu nagusi daukaz gure Ibilaldiak:
IBILALDIA 2010 Bermeon berton egitea gure ikastola proiektua ezagutarazteko aukera paregabea da. Era berean, inguruan ikastola eredua indarbarritzeko baliogarria izango da.
Gaur gaurkoz gure eskaintza 0 urtetik 16ra bitartekoa da. Orain 32 urte Ikastolaren gaur egungo eraikina sortu zanean 16 ikasgela hartzeko egin zan. Gaur egun, ostera, leku berean 34 daukaguz eta espazio aldetik, bereak emon dau. Horregaitik, azpiegitura batzuk egokitu egin behar dira eta beste barri batzuk egin. Izan be, gune estaliaren premina daukagu eta jantoki, infogela, jolasguneak…eskas geratu jakuz.
IBILALDIA 2010 Bermeon egiteak euskararen aldeko sentsibilizazioa sendotzen lagunduko dau hainbat esparruko eragileak alkar lanean egongo diralako. IBILALDIA lagungarri izango jako Bermeori euskeraz egiten jarraitzeko eta bizibarritzeko kontzientzia hartzeko.