IBILARTE

Egunak: Apirilak 15etik 30era arte
Non: Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegiaren Erakusketa Aretoa
Maria Diaz de Haro, 11
Gaia: Itsasoa

Ibilaldiak 2004tik aurrera IbilArte izan du bidelagun. Euskara eta euskal kulturara hurbiltzeko ekintza bezala jaio zena, azken urteetan ezinbesteko zita bihurtu da hainbat euskaltzale eta artezaleentzat. Urtero antolatzen den erakusketa honetan arte garaikidearen obrak izaten ditugu erakusgai bai  izena duten artistenak bai artista gazteenak. Hona hemen ibilarte 2010aren katalogoa:


  • Erakusketaren gainean Hamaika Telebistak egindako erreportajea ikus dezakezue hemen:

Marigoran Kikunbera Euskara arte mundura!

IBILARTE TXIKI

Ibilaldia Elkarteak VI. Ibilarte Marrazki Lehiaketa antolatu du. Ibilaldiaren Ibilarte 10aren eskutik antolatukoa da lehiaketa hau. Ibilarte Bilbon ospatzen den arte erakusketa da eta bertan hainbat artista eta artelan ikusteko aukera izan dugu, gizarte guztietan bezala hainbat sentsibilitate eta aniztasun agerian utziz, Euskara eta Euskal Kultura bultzatzeko helburuarekin. Erakusketaren ingurumarian umeak eta gazteak artera hurbiltzeko aukera bikaina bezala ikusten da lehiaketa hau, gaur eguneko eta etorkizuneko artistak euskaraz hezi eta hazi daitezen nahi dugulako.
Aurtengo lehiaketaren gaia itsasoa izan da. Partehartzaile asko eta lan bikainak aurkeztu dira. Epaimahaiak zaila izan du saridunak aukeratzea. Zorionak denei!

Sari banaketa
Noiz: maiatzaren 7an
Non: Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan
Ordua: 19:00etan

Irabazleen lanak ikusteko klikatu hemen.