TRAPAGARAN

Trapagaran udalerria Bizkaiko Meatzaldean kokatuta dago, eta herriaren garapena meatzaritzaren menpe egin zen pasa den mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Erabat loturik zegoen meategien ustiapenarekin, eta hori izan da, hain zuzen ere, Trapagarango garapen ekonomikoa eta soziala markatu duen inguruabarra.

Trapagaran

60 eta 70 urteetan Tragarango udalerrian hainbat enpresa finkatu ziren, eta hori biztanleriaren hazkuntza azaltzeko faktore gakoa izango da bi gune agertuko direlarik bere ondorioz: bata, hirigunea, udalerriko biztanleriaren gehiengoaren bizileku; eta bestea, Goiko aldea, gaur egun Trapagarango, Ezkerraldeko zein Meatzaldeko biztanleen zabalgunea.

Aipatu den bezala, industria da gaur egun sektorerik garrantzitsuena udalerriko jarduera ekonomikoen artean, eta hori dela eta administrazioak bultzatu nahi izan du ekonomiaren motore berri hori industrialdeak sortuz; horrela, bada Trapagaran 1981 urtean bost industrialde edukitzetik gaur egun 16 edukitzera pasatu da, gutxi gorabehera 500 enpresa finkatuta daudelarik, orain dela hogei urte eskas 44 baino ez zeudelarik. Enpresa horietako batzuk oso garrantzitsuak dira bai udalerrirako bai eskualde guztirako, enplegatzen duten langile-kopuruagatik, adibidez, Babcock & Wilcox edo ABB.

Trapagarango 2.000 biztanlek edo lan egiten dute sektore honetan, baina zifra hori 8.000ra heltzen da udalerrian industriak okupatzen dituen lanpostuen kopuru osoaz hitz egiten badugu, lau direlarik ekoizpen-adar nagusiak: metalak, galdaragintza, kimika eta zurgintza.

NOLA IRITSI?

Bilbotik 12 kilometrotara kokatua, Trapagaranek komunikabide bikainak ditu. N-634 Bilbao-Santander errepidetik edo A-8 autopistatik iritsi daiteke udalerri honetara. Bigarren mailako errepide-sare zarratu batek lotzen du Ezkerraldeko udalerriekin, eta Arrontegiko zubitik, berriz, Eskuinalderako pasabidea du. Gainera, BizkaiBus autobus-konpainiak eta Renfek linea erregularrak dituzte Trapagaranera iristeko.

Trapagaran





Trapagaran Trapagaran Trapagaran Trapagaran

ITXAROPENA IKASTOLA

Itxaropena

1972.urtean, 11 haur zeudelarik, lehen promozioa sortu zen ikastolan. Aurreko urtean Trapagarango zenbait familiek herrian ikastola bat sortzeko beharra ikusi zuten, eta gaur ezagutzen dugun ikastolaren lehen pausuak ematen hasi ziren. Meatzaldean hizkuntzaren berreskuratzearen beharra ikusi zuten familiek, Euskal Herrian bizi garenon komunikazio gailu den euskara umeek adin egokian eta behartuta egon gabe ikasteko beharra ikusi zuten. Ikastola sortzearekin batera Etxebarriako Zulueta baserria ere alokatu zen, bertan umeek euskaraz askatasunez ikasi ahal izateko, animaliak eta landa eremua ikusi eta bertan hizkuntzaz gozatzeko aukera izan zezaten. Espazioa guraso, irakasle eta juntakideek kudeatzen zuten garai hartan.

Hainbat pausu eman dira garai hartatik gaur arte. Ikastola Trapagarango eredu euskalduna izan da urteetan, euskal kulturan aitzindari, gurasoei gaueskolen bidez euskaraz ikasteko aukera eman zien lehena, egun ere, euskararen aldeko apustu sendoa egiten duena, euskal kultura herrian hedatzeko ekintzak egiten dituena; korrika, Olentzero, etab.

Gaur egun, 60. hamarkadan herriak sortutako ikastola horiek hezkuntza kooperatiba dira, irabazi asmorik gabekoak eta, zerbitzu publikoa eskaintzeagatik, Onura Publikoko aitormena dutenak, eta hala da gure ikastola ere, Euskal Herriko Ikastolak Kooperatiba Elkarteko kidea.

Itxaropena

Hasiera-hasieratik kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzea izan da ikastolaren helburua. 0-16 urte bitarteko gazteak dauzkagu orain gure ikasgelak betetzen, eta giza balioetan oinarriturik, ondo prestatutako pertsona kritikoak, sortzaileak eta ekintzaileak sortu nahi ditugu, beste gizakideekin batera gizarte humanistagoa egin dezaten.

70.hamarkadako ikasle talde txiki hori familia handi bihurtu da, eta gaur 500 ikasle inguru biltzen ditu Itxaropena Ikastolak.







Itxaropena Itxaropena Itxaropena